blogak

Sustatu

Komunikazio eta zerbitzu elektronikoak nahi bezala eteteko legea du orain Espainiak

Duela egun batzuk Pedro Sanchez jarduneko Espainiako gobernuburuak iragarri zuen "Kataluniako errepublika digitalaren" ustezko asmoak eteteko lege-dekretu bat eta neurriak hartuko zituela Gobernuak. Lege-dekretua berehala iritsi da, Gobernuak proklamatu du jardunean dela, Espainiako parlamentu sistematik pasatu gabe, eta gaur argitaratu da BOE aldizkari ofizialean. Funtsean, edozein jarduera edo komunikazio elektroniko itxi dezake Gobernuak, urgentziaz, ordena publikoa edo kalte ekonomikoak bezalako aitzakia zabalekin.

Zentsura neurriak praktikan edozein aitzakiarekin aplikatzen dira Espainian, Tsunami Democratic-en kasuak argi uzten duen bezala. Baina orain, ez da beharko ezta epaile baten agindurik ere. Gobernuak, auzitegietan audientzia eskaintzeko beharrik gabe ere, itxiko du nahi duena.

Gertaerak azkar garatu dira, itxura batean, ze joan den asteko iragarpen batetik, lege dekretu oso batera sei egunetan igaro gara. Seguruenik PSOEren Gobernua aspalditik ari zen hau prestatzen, logikoagoa dirudi horrek.

Hedabideek argitaratu dutenez, Gobernuak geldiarazi nahi duena "Errepublika digital katalana" omen da. Halakorik, noski, ez da esistitzen. Generalitateak, berriz, IdentiCat izeneko zerbitzu bat iragarri zuen irailean, zeinak, ustez Blockchain teknologia erabiliz, zenbait aukera seguru eskaini nahi zizkien Kataluniako herritarrei administrazioarekin harremanetan identitatearen eta datuen kudeaketa segurua bermatzeko. Itxura batean, Eusko Jaurlaritzak Izenpe zerbitzuarekin egiten duen bezalako zerbait dirudi, modako termino batzuk tartean gehituta (Blockchain, jakina).

Kataluniako Gobernuaren ekimen hau geldiarazteko, honako neurria iragarri zen joan den astean: zerbitzu digital administratibo batek ezingo zuela atzerrian daturik ostatatu. Horrek IdentiCat indargabetuko luke, ustez (baina beste erakunde askoren datu-kudeaketa zaildu ere bai, ze, diotenez, Espainiako Barne Ministerioaren zerbitzariak ere atzerrian daude, adibidez). Azkenean, dekretuak zehazten duena da zerbitzariak Europako Batasunean egon behar dutela, eta edozein erakundek identitatea ziurtatzeko sistemak beste herrialde batzuetan badituzte, Europara ekarri beharko dituztela sei hilabeteko epean.

Baina zerbitzarien kokapenaren kontua baino sakonago doa murriztapenen iragarpena. BOEko dekretuaren 4. kapituluak Txinakoa bezalako kontrol sistema bat iragartzen du. Gobernuak edozein sare edo komunikazio elektroniko eten ahal izango du:

El Gobierno, con carácter excepcional y transitorio, podrá acordar la asunción por la Administración General del Estado de la gestión directa o la intervención de las redes y servicios de comunicaciones electrónicas en determinados supuestos excepcionales que puedan afectar al orden público, la seguridad pública y la seguridad nacional. En concreto, esta facultad excepcional y transitoria de gestión directa o intervención podrá afectar a cualquier infraestructura, recurso asociado o elemento o nivel de la red o del servicio que resulte necesario para preservar o restablecer el orden público, la seguridad pública y la seguridad nacional.

Ekonomia eta Enpresa ministerioaren eskuduntza izango da edozer ixteko gaitasun hori, eta kasu bilduma zabal honetan aplikatuko da.

a) Cuando exista una amenaza inmediata y grave para el orden público, la seguridad pública o la seguridad nacional.

b) Cuando exista una amenaza inmediata y grave para la salud pública.

c) Cuando de la supuesta actividad infractora puedan producirse perjuicios graves al funcionamiento de los servicios de seguridad pública, protección civil y de emergencias.

d) Cuando se interfiera gravemente a otros servicios o redes de comunicaciones electrónicas.

e) Cuando cree graves problemas económicos u operativos a otros proveedores o usuarios de redes o servicios de comunicaciones electrónicas o demás usuarios del espectro radioeléctrico.»

Eta hau guztia zein aitzakiarekin? Gauza larriak gertatu omen direlako. Dekretuaren sarreran hala diote:

Los recientes y graves acontecimientos acaecidos en parte del territorio español han puesto de relieve la necesidad de modificar el marco legislativo vigente para hacer frente a la situación.

Nonbait jendeak Internet erabili du, Telegram edo auskalo zer, manifestazioak egiteko, eta manifestazio horietan erreketa batzuk gertatu dira. Ondorioz, edozein komunikazio elektroniko ixtea zilegi izango da aurrerantzean Espainian, Ekonomia ministerioaren aginduz. A ze panorama.

Gaur onartutakoaren irakurketa kritiko bat Espainian, Civio erakundearen eskutik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07