blogak

Sustatu

Kantari aplikazioa, hainbat kanturen hitzak sakelekoan

Galder Segurola informatikariak boluntarioen laguntzarekin sortutako aplikazioa da Kantari. Bizkaia aldeko zenbait kantu kolektiboko ekitalditan dexente erabiltzen da: Bilbo Kantari, Zorrotza Kantari, Plentzia Kantari, Gabon Kantak, Athletic Kantari... Izatez kantaldi horietan erabiltzeko sortu izan diren euskal abestien liburuxka digitalak biltzen ditu.

Bideo karaokeak ere badaude abesti askoren hitzekin lotuta, kasu gehienetan Gabi de la Mazaren Youtubeko txantxangorria kanaletik integratuta.

Kantarik dagoeneko 19.000 deskargatik lortu ditu, eta 500 kantu inguruko katalogo bat dauka.

Aplikazioa hemen eskuragarri:

 

Eta hemen azalpen bat, aplikazioaren ezaugarri nagusiekin.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07