blogak

Sustatu

Kafekistan Foroa, kulturaz hausnartzeko sareen bidez

Manu Robles-Arangiz Fundazioak martxan jarritako ekimena da Kafekistan Foroa. Kulturako artefaktu modernoez (liburuak, telesailak, filmak) eztabaidatzeko toki gisa aurkeztu dute. ELA sindikatuaren pentsamendua sustatzeko erakundea da MRA Fundazioa, think tank bat esango genukeena.

Praktikan, foroak honela funtzionatuko duela:

  • Gai bat proposatu Manu Robles-Arangiz fundazioak. Adibidez, hala egin zuten La Casa de Papel telesaila aurkeztuz iruzkinetarako.
  • Gaiaren inguruko elkarrizketa ireki bat, Jitsi telekonferentzia sistema erabiliz.
  • Bideoa jarri sarean.
  • Iruzkin gehigarriak egin nahi izanez gero, webgunearen bidez egin daitezke.

Fundazioak honela aurkeztu du ekimena: "Kafekistanek Covid19-ak eragindako itxialdian gai ezberdinen inguruan solasteko, hausnartzeko edo elkarrekin aritzeko espazioa izan nahi du. Liburuen kritika, zuzeneko solasaldiak, pil-pilean dauden gaien edo gertaeren inguruko hausnarketak, modako edo interesgarri izan daitezkeen serie, film edo dokumentalen inguruko iritzi trukaketa ireki eta interaktiboak, musika taldeak edo abestiak... "

Ea ba, zein den proposatzen den hurrengo gaia. Oraingo arteko kikarak dastatzeko, bisitatu Kafekistan Foroa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07