blogak

Sustatu

Joxe Azurmendi: Herria, hizkuntza, kultura (hitzaldia Elgoibarren)

Haritz Azurmendi filosofoak eta Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak jardungo dute elkarrizketan Joxe Azurmendi filosofoaren gainean, Elgoibarren irailaren 28am, asteazkenarekin. Joxe Azurmendi filosofoa Euskal Herriko saiakeragile oparoenetakoa da, oparoena ez bada. Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen eta horretan dihardu gaur egun ere

Joxe Azurmendiren pentsamendua eta obraren gainean jardungo dute elkarrizketan Haritz Azurmendik eta Lorea Agirrek. Haritz Azurmendi Arrue, filosofoa eta Joxe Azurmendiren gaineko doktore tesiaren egilea da; Lorea Agirre Dorronsoro, berriz, Jakin aldizkariko zuzendaria.

Joxe Azurmendik filosofiaren auzi eta ertz unibertsal ugari landu ditu, beti antidogmatiko eta kritiko, eta beti eraikitzaile. Baina bere ezaugarri garrantzitsuena filosofia guretik landu izana da, hau da, gaur egungo munduan euskaldun izatearen kondiziotik pentsatu izana mundua. Hori izan du urgentzia: mundua guretik pentsatzea. Nazioaren -herriaren, hizkuntzaren, kulturaren- pentsalari handiena dugu, garen GU horri edo izan nahi dugun GU horri izateko arrazoiak emateko.

Eguna: irailak 28, asteazkena

Ordua: 19:00

Tokia: Aita Agirre kulturguneko areto nagusia, Elgoibar (Aita Agirre plazan).

Joxe Azurmendi: herria, hizkuntza, kultura elkarrizketa Hasier Etxeberria zenaren oroimenez antolatzen den Biba Hasier! ekimenaren baitan antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07