blogak

Sustatu

Jon Maiaren manifestu batetik, "Beste mundu bat posible da"

Konfinamenduaren egun itxienetan, Jon Maia idazle eta bertsolariak Bihar izeneko poema-manifestua prestatu zuen, Pello Ramirez musikariarekin bideoa eginez. Gaztelerazko bertsio bat izan zuen handik egin batzuetara, eta ideia, etorkizun eraldatzaile eta hobe baten aldeko aldarria, webgune bihurtu da orain: Beste mundu bat posible da webgunea.

Bihar manifestuak jada 12 itzulpen ditu webgunean, eta hainbat lagunen elkarlanaren ondorio da. Webgunea bisitatzen dutenek manifestuak iradokitzen dizkion ideiekin bere ekarpenak egiteko aukera dute testu, marrazki, audio, bideo edo musikaren bidez.

"Covid 19 dela eta sortutako mundu mailako krisialdia aukera bat dela sinisten dugu, mundua aldatzeko, birpentsatzeko, beste mundu bat egiteko. Agian mundua bihar zuri esker aldatuko da. Bat egin manifestuarekin, izan mundu!", diote Maiarekin bat eginda webgunea bultzatu dutenek.

Etorkizun posible horretan, mundua hobera eraldatua ikusten du Maiak:

Gero eta jende gehiagok nahikoa da esan genuen eta bizitzaren aldeko iraultza hasi zen. 
Sistema zaharrarenak egin zuen. 
Gure bizitzak aldatzen hasi ginen. 
Ardurak eskatzen.
Pixkana gobernuak erortzen hasi ziren.
Gure bizimoduak aldatzen hasi ginen…

Hala izango ahal da! Ikus http://bestemundubat.eus

(erlazionatua, itxialdiaren hasieran Jon Maiak egindako enkarguzko elkartasun-bertsoak; nolabait manifestuaren hazia izan zirenak).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07