blogak

Sustatu

Joan-etorriko hitzak, solasaldi birtualak EIZIEren eskutik

EIZIE elkarteak "Joan-Etorriko Hitzak" goiburua izango duten solasaldi birtualak antolatuko ditu 2021 honetan. Pandemia garaiko streaming bidezko hitzaldietan, beste aldaera bat. Kasu honetan, EIZIEko bi elkartekide eta itzultzaileren arteko solasa izango da, Amaia Apalauzak Aroa Uharte elkarrizketatuko du. 

Amaia Apalauzak Aroa Uharte elkarrizketatuko du, Kollontairen Erle langileen amodioak liburuaren itzulpena ardatz harturik, eta gonbidatu bat ere izango dute tarte batean berekin, Xabier Olarra itzultzaile eta editorea.

Noiz: 2021-02-23 (asteartea)

Ordua: 17:00 - 18:30

Plataforma: BigBlueButton (Moodle). Saioa hasi baino lehen helaraziko zaie sarbidea ikus-entzuleei.

Doan da, baina izena eman behar da. Azken eguna, 2021eko otsailaren 18a.

Informazio gehaigo, eta izen ematea, hemen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07