blogak

Sustatu

Jeanne Dielman, inoizko film onena

Sight & Sound” zine-aldizkariak izendatu du “Jeanne Dielman”, inoizko filmik onena. Atzerago geratu dira “Vertigo” eta “Citizen Kane” bezalako ikonoak. Ba onen onena den hori Azpitituluak Euskaraz webguneko gure katalogoan dago, bere izenburu osoarekin: Jeanne Dielman, 23, quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1975). (eta beste biak ere bai, egin klik esteketan). Duela egun batzuk Joxe Aranzabal azpidazle eta zinefiloak idatzitako hari batetik ekarri dugu albistea hona.

10 urtez behin, “Sight & Sound” zine-aldizkariak zerrenda eguneratzen du, inoizko 100 filmik onenekin. Aurten 1.639 adituk eman dute iritzia. Emaitza, dibertsitate handiagoa: emakume zinegile + agertzen dira, eta baita afrikar jatorriko zinegile gehiago. 2022 amaieran apailatutako zerrenda osoa Wikipedian duzue eroso kontsultatzeko moduan. Sight & Sound da BFI British Film Institute delakoak, Erresuma Batuko zinemagintzako babes publlikoko erakund handienak, argitaratzen duen aldizkaria.

Chantal Akerman zinegile belgiarrak zuzendu zuen “Jeanne Dielman” 1975ean. Bertan kontatzen da Delphine Seyrig etxekoandrearen bizitza. “The Village Voice” aldizkariaren arabera ere, filma XX. mendeko zinemaren historiako maisu-lanetako bat da.

Izendapen horrek eztabaida piztu du zinezaleen artean. Feministek pozik hartu dute filma eta orain arteko kanona hankaz gora jarri izana. Beste batzuek, aldiz, uste dute aurtengo zerrendak giro jakin bati erantzuten diola. Edozelan ere, zinezale euskaldunok zorioneko gaude, 2017a ezkero “Jeanne Dielman” euskarazko azpitituluekin dugulako Azpitituluak.eus wegunean, Ekialde lagunak euskaratuta. Izendapena aitzakia ona da filma ikusi ez dugunok, behingoz ikus dezagun

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07