blogak

Sustatu

Jauzirako Prest: euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaz jarduteko topaketa

Jauzirako Prest izenpean, 2022ko azaroaren 10 eta 11an "Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa" hizpide izango dituen jardunaldiak egingo dira Gasteizko San Prudencio Fundazioan. Ezagutzaren unibertsalizazio kontzeptuarekin esan nahi da normalizazioaren azken helburua, euskararen ezagutza euskararen lurraldean %100ean helburuan ezartzea. Azaroaren 9a arte dago izena emateko epea.

2020an egin ziren ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko lehen jardunaldiak, eta "Euskararen herria euskal hiztun" izenburua izan zuten. Orduan hasitako bideari segida emanez, aurten bigarren jardunaldiak egin dituzte. 2020koaren edukia hauxe izan zen, eta jardunaldia bideoan grabatuta geratu zen. 2020koa bezala, aurtengoa ere Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatu dute.

Lehen jardunaldietan bezalaxe hiru ardatz nagusitan banatuko ditugu jardunaldiak, herritarrak euskalduntzeko hiru bide nagusietan:

  • Hezkuntza arautua
  • Hizkuntzaren transmisioa eta sozializazioa
  • Helduen euskalduntzea

Oraingoan ere, izango dira hausnarketa orokorrerako aukerak eskainiko dituzten hitzaldiak. Are gehiago, hitzaldi nagusi batzuk horri begira jarri nahi ditugu. Eta ardatz edo eremu bakoitzaren egiturari dagokionez, marko teorikoak ezartzeaz gain, ikuspegi praktikoak garrantzia hartuko du, eta ekimen edo jardun zehatzen parte hartzea sustatuko dugu.

Izena emateko (azaroaren 9a arte), eta egitaraua ezagutzeko, ikus hemen, Kontseiluaren webgunean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07