blogak

Sustatu

Jamie Benning-en filmumentary bereziak

Londresko zinefilo eta ikus-entzunezko sortzailea da Jamie Benning eta dokumental berezi-bereziak egiten ditu tarteka: Filmumentary deitzen die berak, dokumentalaren eta film orijinalaren nahasketa bat. Bilduma mugatu bat da, Steven Spielberg-en eta George Lucasen klasikorik klasikoenak bere baitan hartzen dituen 5 filmumentary.

Filmumentary hauek osatzen dira filmaren material orijinalarekin, baina tartekako zati gehigarriekin. Baina oro har filmaren beraren hurrenkera kronologiko normala ikusten dugu, luzatuta tarteko materialekin, non biltzen diren beste era bateko bideo eta audio zatiak: fan-materiala, making-of eta elkarrizketak..

Ingelesez da audio guztia eta ez dago azpidatzirik, hortaz, gutxi batzuentzako izan daiteke liserigarri film bakoitza. Nolanahi ere, bakoitza ikusi aurretik gomendatzen da aurretiaz film orijinala ikustea.

Remix edo nahasketa hauek copyright apurketaren muga-mugan daude, ez dirudi ekoizleek kontra egin diotenik, eta ikusgai daude Vimeon. Hala ere, izenburu orijinalari buelta ematen die Benning-ek, berak egindakoa "beste film bat" dela adierazteko eta copyright kontuengatik ere bai. Hortaz, zinegile honen bilduma hauxe da (parentesi artean film orijinalaren izenburuak)

  • Inside Jaws: Jaws, Tiburón (es), Les dents de la mer (fr), Marrazoa (eu).
  • Raiding The Lost Ark. Raiders of the Lost Ark (en), Arka Galduaren Bila (eu), Les Aventuriers de l'arche perdue (fr), En busca del arca perdida (es).
  • Star War Begins. Star Wars (film orijinala, La Guerre des étoiles edo La Guerra de las Galaxias, gero IV. episodioa bigurtu zena).
  • Building Empire. The Empire Strikes Back, L'Empire contre-attaque, El imperio contraataca.
  • Returning to Jedi. 4. ataletik 6.era zihoan Star Wars trilogia orijinala osatuz, Return of the Jedi, Le Retour du Jedi, El retorno del Jedi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07