blogak

Sustatu

Izaroak hortik zehar, ingelesez

Izaro Andrés kantari bizkaitarra disko berriaren promozioan ari da, eta bideoklip interesgarri bat atera du: Libre. Mezu eta irudi feministako nazioarteko indie-rock eszenan bete-betean kalitatez eta ekoizpenez bat egiten duen musikagintza da Izarorena. 2020. urteko emakumezkoen pop eszenan, dualipak baino gehiago, izaroak argitsu.

Eszena anglosaxoian Izaroren ondakoak izan daitezkeen kantari batzuk errepasatuko ditugu, klip batzuekin. Jarraian, bi neska estatubatuar, Sidney Gish eta Anna Burch.

Goikoa deitzen da Bekatuaren triangelua, eta behekoan Anna ezkon-jantziaz agertzen bada, ez da ezkontza zeremonia polit batez ari: Amaitu da jaia da izenburua.

Onda bertsuan, Faye Webster estatubatuarra eta Fazerdaze (Amelia Murray zeelandaberritarraren artista izena).

Norberaren izenarekin barik, epiteto bereziak hartu dituztenak ere badaude: Squirrel Flower (Urtxintxa Lorea, Ella O'Connor Williams), Snail Mail (Marraskilo Posta edo posta tradizionala, alegia; Lindsay Jordan) eta Soccer Mommy (Futboleko Amatxo, Sophie Allison). Azken bi hauen bideo bana jarraian:

Izen hauen artean, agian Mitski estatubatuarrak du orain artean karrera sendoena. Hona bere klipetako bat:

Amaitzeko, Izaroren Libre hori, kantu ederraz gain, mimo handiz egindako bideoklip bat, formatu karratuan. Ander Merino Etxebeste (Badator) eta David Olariaga (Alabama) dira zuzendariak, donostiarrak biak. Bideoaren amaieran kredituak dituzue.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07