blogak

Sustatu

Irratiz eta telebistaz zuzenean aldi berean, Sustatu, Game Erauntsia eta Segura Irratia

Astelehenean esan genuen bezala, joan den asteko aprobaren ondoren, ostegun honetako Segura Irratiko kolaborazioa, zuzenean irratiz ematearekin batera, Youtubez ere emango dugu. Tarteko gonbidatu bat izango dugu, Game Erauntsia elkartea eta bertako partaide Maitane Junguitu, zuzenekoen munduan gero eta arituagoak direlako euskal gamerrak, eta aldi berean haiek trebatu gaituztelako zuzenekoak posible egiteko erabiltzen den softwarean, OBS delakoan. Hitzordua, osteguna 18, goizeko 10:30etan, Segura Irratian eta Youtubeko helbide honetan.

Apuntatu helbidea https://youtu.be/qN8yxzgoZ2s edo bilatu Youtuben Sustatu kanala: ez dugu asko erabili, baina hor ere azalduko da zuzenekoa. Youtube telebistarekin lotzen baduzu, hainbat hobe,

Bestela, leiho honetan ere ikusiko da:

Hizlariak, Game Erauntsitik Maitane Junguitu, irratiko esatari Iñigo Arretxe, eta Sustatutik Luistxo Fernandez. Dena zuzenean, tranpa barik, akats eta guzti.

Gaiak: Interneteko zuzenekoen gorakada, euskal Twitch komunitatea eta OBS programa, zuzeneko hauek egiteko tresna aproposa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07