blogak

Sustatu

Instituzio publikoen "eduki askapenak", kritikoki hartu beharrekoak

Pandemiako egun hauetan, kultura alorreko bi instituzio handik euren edukiak askatu dituztela iragarri ditu: British Museum-ek bere objektuen argazki-bilduma askatu duela iragarri du, eta Espainiako Liburutegi Nazionalak baita bere fondoko liburuen irudiekin. Hurbilagotik begiratuta, Britisheko irudiak ez dira libreak (CC Non-commercial lizentziaz jarri dituztelako), eta Espainiako Liburutegikoak ez dagokien ur marka batekin hondatuta datoz.

British Museum

Londresko museo eta instituzio handiak bere irudi bilduma 1.9 milioi argazki askatu dituela adierazi du. Ez da bere fondo guztia, erdia bakarrik edo, eta detaileetan bizi da deabrua esan ohi dutenez, Non-commercial lizentzia bat aukeratu dute, eta horrek ez ditu irudi libre bihurtzen. Ikus irudi libreen koadroa Wikipedian, nola bakarrik berdez markatutako lizentziak eta haien babespeko edukiak diren libre.

Hortaz, Ingalaterrak munduari lapurtu dizkion irudi hauek, behintzat British Museum-eko katalogoan dauden eran, ez dira libreak. Esate baterako:

Espainiako Liburtegi Nazionala

Biblioteca Nacional de España delakoak, berriz, iragarri du espreski domeinu publikoko elementuetan, bere fondo eta hemerotekako elementuak erabiltzeko utziko dituela, baita erabilpen komertzialekoak ere. Guztira eskanerretik pasatutako 25 milioi orri dira.

Kontua da honek hala behar zuela lehendik ere. Egile aspaldi hildakoen lan inprimatuak berez dira domeinu edo jabetza publikokoak. Ez dago beste copyrigth ezarpenik jartzeko eskubiderik. Hala ere, aldaketak lehendik egiten ziren ustezko kobro batzuk gainditzen ditu.

Dena dela, ur marka batekin ageri dira irudiak, Liburutegiaren izenarekin, eta hori oker dagoela salatu duenik bada.

Bilaketa egin dezakezue . Emaitzen iragazkian, euskarazko lanetara ere murritz dezakezue bilaketa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07