blogak

Sustatu

Inkisizioaren eragina nabari da 21. mendeko Espainiako datu sozio-ekonomikoetan

Estatu Batuetako Northwestern Universityko ikerlarien lan batek korrelazioa aurkitu du Espainiako Inkisizioaren jazarpenaren artean eta 21. mendeko jarduera ekonomiko eta sozialaren artean. Kontrako korrelazioa, hain zuzen: non eta zorrotzagoa eta gogorragoa izan zen Inkisizioa, gaur egunean jarduera ekonomikoa ahulagoa da, konfidantza soziala txikiagoa, eta erdietsitako hezkuntza mailak baxuagoak.

Hemen dago artikulu akademikoa, eta azalpen lauago bat The Conversation agerkarian.

Mapa honetatik abiatu ziren ikertzaileak: Inkisizioaren jazarpena indartsuagoa izan zen zonaldeak ilunago daude. 1478-1834 urteen artean Inkisizioak epaitutako kasuen mapa bat da aztertu dutena.

Hortik aurrera, kalkuluak egin dituzte eta datu orokor hau ondorioztatu dute: jazarpenik izan ez zen tokietan, per capita BPG delakoa, aberastasun indizea edo, 19.450 eurokoa da, eta Inkisizioak gogorrago jo zuen tokitetan, 18.000 eurokoa.

Era berean, kalkulatu dute Inkisiziorik izan ez balitz, BPG aberatsagoa edukiko lukeela Espainiak gaur egunean, %4.1 handiagoa. Une honetan, per capita, 811 euro gehiago biztanleko.

Diru faktoreez gain, konfiantza indize bat ere garatu dute, azterturiko elkarrizketen bitartez. Galdera hau planteatu zela diote, "In general, would you say people on average can be trusted, or would you say that one can never be too careful?". Geuk euskaratuta: "Oro har, uste duzu jendeaz fida zaitezkeela, edo esango zenuke hobeto dela kontuz ibiltzea?"

Horri emandako erantzunak aztertuta, nonbait, Inkisizioak jotako zonaldeetan, gaur egunean fidagarritasuna txikiagoa da besteetan baino.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07