blogak

Sustatu

Ikastetxeentzako eskaintza: zinea euskaraz, ikasleek etxetik ikusteko

Maiatzaren 11n hasiko da #EtxeanTinko egitasmoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa: Tinko Euskara Elkarteak haur eta gaztetxoentzako zinema eskaintza. Ikastetxeetarako emanaldi bereziak dira koxka, ikasleek etxetik ikusiko dituztenak. Nafarroan, berriz, maiatzaren 18an hasiko da kanpaina eta ekainaren 12an amaituko, eta izena emateko epea maiatzaren 12an bukatuko da.

Honako film hauek bildu dituzte proiektuan:

  • Harri zopa (Standaert, Guénolé, Robach, Hecquet, 2017) Haur Hezkuntza
  • Pim & Pom (Stuart McDonald, 2014) Haur Hezkuntza
  • Yugo & Lala (Yunfei Wang, 2014) LH, 1-2-3
  • Alfonbra magikoa (Karsten Kiilerich,2018) LH, 1-2-3
  • Oker (Stuart McDonald, 2015) LH, 4-5-6
  • Gazte harrigarria (Jean-Pierre Jeunet, 2013) LH, 4-5-6
  • Loreak (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, 2014) DBH
  • Just Charlie (Rebekah Fortune, 2017) DBH – Ingelesez, euskarazko azpidatziekin

Elkarteak posta elektronikoz igorri die mezu bat Hego Euskal Herriko ikastetxeei, eta, horiek izena eman ondoren, hautatutako filmak ordenagailu edo tableta bidez etxetik ikusteko aukera izango dute irakasle eta ikasleek.

Euskara Zine Aretoetara programaren ohiko material didaktikoa ere helarazi diete egitasmoan parte hartu nahi duten ikastetxeei.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07