blogak

Sustatu

Ikastaroa: Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak diseinatzen

Datorren naiatzaren 7 eta 14an, bi larunbat goizez, ikastaroa antolatu du UEUk Eibarko Markeskoako bere egoitzan: Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak diseinatzen. Ander Bolibar irakasle eta komunikazio-adituak emango du ikastaroa, zeinak alderdi praktikoak ere ukituko dituen. Plaza gutxi dira, eta izena emateko epea apirilaren 22a artekoa.

Euskara sustatzeko komunikazio kanpainen zabalpenean erronkak handiak dira, diglosia egoeran eta etengabeko eraldaketa digitalaren baitan, gure komunikazio kanpainak modu arrakastatsuan diseinatzea ez da erraza. Baina horri begira antolatu du ikastaroa.

Ikastaroak helburu eta eduki hauek ditu:

  • Euskararen normalkuntza helburu duten komunikazio-kanpainen eragina hobetzeko tresnak eskuratzea.
  • Komunikazioaren oinarriak barneratu eta zabalpenean eragiteko konpetentzia lantzea. (Helburuak, estrategiak, marka, hartzaile potentzialak, diseinuak, jarraipena eta ebaluazioa).
  • Ingurune digitalen bidezko zabalpen aukerak lantzea (Sare sozialak, webgunea, mailing-a…).

Puntu horiek alderdi teorikotik eta praktikotik ere tratatuko dira. benetako kasu baten garapena eta tailer praktikoak presentzia handia izango du ikastaroan. Era berean, Parte-hartzaileen interesen arabera amaieran tresna zehatzetarako gomendioak eta praktika onak landuko dira. Hona Bolibar irakaslearekin elkarrizketa bat, gaiaren nondik norakoaz pistak emango dizkizuna,

Informazio gehiago eta izen-emateak, UEUren webguneko orri honetan.

irudia, Garabide elkartearen blogeko post batetik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07