blogak

Sustatu

Igartza bekaren 2021ko deialdia, idazle berrientzako

Badira zenbait urte Igartza bekak idazle gazteen lanak sustatzen dituela. 2021erako deialdia irten berri da, eta 35 bete ez dituzten idazle euskaldunentzako aukera hor da berriro ere. Beasaingo Udalak antolatzen du, CAF herriko enpresaren, eta Elkarren laguntzarekin. Bekaren 24. edizioa izango da aurtengoa.

2021erako deialdiaren epea ekainaren 20a artekoa da. Bekara ez da lan osorik aurkezten, narratibako egitasmoa baizik, eleberria edo ipuin bilduma izan daitekeena.

Hauek dira idazleentzako baldintzak.

  • 35 urte bete gabe izatea.
  • Aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea.
  • Aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea.
  • Lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izango dira.
  • Ez da onartuko lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez osotasunean ez zati batean, eta ezta moldatutako idazlanik ere.

Proiektu irabazleak 6.000 euroko laguntza jasoko du, erdia garailea izendatzean, eta beste erdia idazlana entregatutakoan.

Baldintzen xehetasunak, hemen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07