blogak

Sustatu

Ibilgailu militar errusiarren txolopotea agerian Google Mapsen, Ukrainiara bidean

Bart gauez Errusiak Ukrainiaren kontrako erasoari ekin dio. Hegazkin edo misil bidezko bonbardaketak baieztatuta daudela dirudi, tropak fisikoki sartu ote diren ez hain garbi. Nazioarteko analista batek tropa mugimenduaren froga bitxi bat aurkitu dut: goizeko 3.15etan Google Maps-eko trafiko abisuetan ataskoak, Belgorod hiritik Ukrainiako mugarantz.

Jeffrey Lewis nazioarteko analista da, eta berak dio bere txioetan atzo bertan Belgorod hirian tropak ikusi izan zirela; eta goizeko 3etako trafiko abisuak adierazten duela Ukrainiarako mugara doazela.

Horra irudi parea, errepideak gorriz, txolopotea dagoela adieraziz.

Errepide hauek, dena den, Errusian daude. Muga gertu dago hegoalderantz, eta handik hegoalderaxeago Kharkiv hiria dago: Ukrainiako hiri handi bat da; gehiengo nazionalen errusiar/ukrainiar zatiketa batean, beharbada nagusigo errusiarreko hiria da Kharkiv, baina 2014ko Maidaneko iraultza edo kolpearen ondoren, Kharkiv sendoki geratu zen Ukrainiaren kontrolpean. Ekialderago zeuden Lugansk eta Donetsk hiriak eta haien inguruak geratu ziren sezezionista errusiarren kontrolpean.

Sarean une honetan mapa, puntu eta ikuskatze asko ageri dira. Mugimendu militarrak egiaz non diren eta ze eskalatakoak... agian goiz da hori igartzeko.

Google Maps-en guk begiratuta, hona bidea Belgorodetik Kharkivera: trafiko egoeraren berri ez dugu ikuskatrzerik lortu 80 km horietarako.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07