blogak

Sustatu

Humanitate Digitalen tituluaren 2. ikasturtea, solasaldi informatiboa

Humanitate Digitalen (HD) aditu-tituluaren aurtengo ikasturtea urriaren 11n hasiko da eta datorren urteko apirila arte luzatuko da, Goimailako Online Institutuak eskainia bigarren aldiz, UEUren eta EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, alegia. Hain zuzen ere, titulu honetan gehiago jakiteko aukera dago gaur online izango den solasaldi baten bidez, 18.00etatik aurrera esteka horretan.

Geroko solasaldiko hizlariak:

  • Xabier Landabidea (HD arduraduna UEUn)
  • Make Irigoien (Bigarren Hezkuntzako hezitzailea)
  • Marije Bidaguren (UEUko dokumentalista)
  • Moderatzailea: Uxoa Iñurrieta (HD graduondokoa)

Humanitate Digitalak ikasketari dagokionez, 3 modulutan banatuko da ikasturtea:

  1. HD: paradigma aldaketa 
  2. HD-ko diziplinak eta eremuak
  3. HDren alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak 

Goimailako Online Institutuak honela definitzen ditu Humanitate Digitalen (HD) ikasketa hauen helburua:

  • Testuinguru digitalak sorrarazi dituen erronka berrietan sakontzea eta horiei aurre egiteko prestakuntza eskaintzea.
  • Humanitateetako diziplinetan diharduten profesionalak elkartzea, eta tresna digitalez baliatuz nola lan egiten duten (edo nola lan egin dezaketen) aztertzea.
  • Humanitate Digitaletako proiektu berritzaile eta diziplinartekoak garatzea.
  • Alorrean diharduten beste zentro eta erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.
  • Euskal Herriko nahiz nazioarteko zenbait sare eta proiektutan parte hartzea.

Informazio gehiago hemen.

Baina lehenago, aipatu dugun bezala, esteka honetan  gaur irailak 19 asteartea 18.00etan azalpen gehiago.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07