blogak

Sustatu

Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa Eibarren

Uztailaren 14an, Eibarkoa UEUren Markeskoako egoitzan, Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa egingo da. Euskara akademikoaren garapena izango da hizpide seigarren topaketa honetan. Orain arte eginikoari begiratu, lorpenak aztertu, eta etorkizunera begira dauzkagun erronkez arituko diru, hainbat adituren ekarpenetatik abiatuta

Goiz bateko jardunaldia izango da, egitarau honekin:


09:15-09:30
Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-09:45. Sarrera.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Uxoa Iñurrieta, UEUko Hizkuntzalaritza sailburua.

09:45-10:45
Erregistro akademikoen garapenaz eta harmonizazioaz: eragileak eta zereginak.
Igone Zabala. UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila. HiTZ zentroa, Ixa ikerketa-taldea.

10:45-11:15 Eragileen esperientziak.
Euskara akademikoaren garapena: Elhuyarren ekarria. Alfontso Mujika eta Saroi Jauregi (Elhuyar)

11:15-11:45 Atsedenaldia.

11:45-13:45 Eragileen esperientziak.

  • Handik gatoz, hemen gaude: #elkarrekin. Ander Altuna eta Ainhoa Latatu (UEU)
  • Terminologia, ezagutza-transmisioaren giltzarri: elkarlanean aurrera. Iker Etxebeste (UZEI)
  • Itzulpengintza ikasmaterialetan. Amaia Lasheras (EIZIE)
  • Erakundeen ekarpen nagusiak euskara akademikoaren garapenean: Euskaltzaindia, HPS, Euskara Institutua (UPV/EHU). Miren Azkarate (Euskara Institutua, UPV/EHU)

Izen-ematea eta informazio gehiago, hemen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07