blogak

Sustatu

Hezkuntzan software librea, segurtasun faltaren aitzakiarik gabe

Hezkuntzan Librezale taldeak agerraldia egin du aste honetan Eusko Legebiltzarrean, EAEko irakaskuntzan software libreko tresnen erabilpena aldarrikatzeko, eta hornitzaile handien dependentziaren arriskuez ohartarazteko. Hezkuntza batzordeko partaideek, oro har, ontzat hartu zituzten Librezaleko ordezkariaren ekarpenak, baina nolabaiteko sorpresa eta arbuioa eragin du talde nagusiko, EAJ-ko ordezkariak, azaldu zuen jarrera: Software librea ez dela segurua, eta ez dagoela fidatzerik. Blausta, bota egin behar da hori 2021. urtean  Eusko Legebiltzarrean.

Legebiltzarraren webguneko orri honetan agertzen da agerpenaren transkripzioa (parte-hartze guztien hitzekin, han aurkituko duzuen PDFan), eta bakoitzaren hitzaldiko bideo pasarteak.

Diana Franco Hezkuntzan Librezale taldekoak, zenbait puntu azpimarratu zituen bere agerpenean. Bideoa eta erabili zuen aurkezpena partekatu du bere elkarteak. Agerpenetik, puntu hauek laburtu ditugu guk:

  • Pribatutasuna da lehenengoko arriskua eta kezka. Multinazionalek doako zerbitzuak eskaintzen dituzte, produktua, gure ikasle, seme-alabak, eta euren datuak direlako.
  • Zaharkitzape programatua. ez dugu ulertzen zergatik iraungitze data duten chromebookak erostera bideratzen ditugun familiak.
  • Euskara. Software pribatiboa erabiliz, euskararen presentzia enpresa pribatuen interes eta gidalerroen araberakoa izango da. (Aldiz) Teknologia askeak baimentzen dute itzultzea.
  • Gaitasun digitala. Eragiteko gaitasunak izango dituzten pertsonak hezi nahi ditugu? Edo eta plataforma handien negozio ereduak elikatzen dituzten erabiltzaileak sortu nahi? (Haurrari) kainabera edo arrainak eman nahi dizkiogu?

Eta ondoren, zenbait lagunen erreakzioa eragin zuen interbentzioa, EAJ-ko Aitor Urrutiarena.

"Hemen, azkenean segurtasun kontuak dira funtsezkoak gaur egun software librearen hautu hori ez egiteko edo."

Hemen bideoa, Jokin Lacalle @Jolaus irakaslearen txio batean. 20 urte baino gehiago teknologia libreak, euskara eta heziketa prozesua uztartzen, hori Lacalleren esperientzia.

Guztiarekin, Urrutiak gehitu zuen Jaurlaritza eta Hezkuntza Saila irekita dagoela eragile guztiekin hitz egitera eta hausnartzera.

Hezkuntzan Librezale 2019an eman zen ezagutzera, agiri batekin. Ilustraziorako, talde honek prestatutako kartel bat jarri dugu: ikasgelan erabil daitezkeen alternatiba euskaratu eta libreak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07