blogak

Sustatu

Herri Urrats bueltan izango da 2022an azkenean

2020an, konfinamendua zela eta, Herri Urrats ospatzea ezinezkoa izan zen. 2021ean, Ipar Euskal Herriko ikastola bakoitzak Herri Urrats txiki bat egin zuen bere eremuan. 2022an, azkenean, Herri Urrats jaialdia beriro ere ospatu ahal izango da Senpereko lakuan. Herri Urrats, Seaskak urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko festa da, maiatzaren lehen hamabostaldian ospatzen dutena Senpereko aintziraren inguruan, Lapurdin. Bildutako dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko bideratzen dute. 

Azken bi urte hauetan pandemiagatik ezinezkoa izan ondoren, maiatzaren 8an Iparraldeko ikastolen jaiak (Herri Urrats) Senperera itzuli nahi du "itzulia" lelopean. 

39. edizioan, Seaskako sareko ikasleek pandemiagatik bi ikastaro zail bizi izan dituztenez, Herri Urrats elkarteak omendu nahi ditu. Horrela, ikasleek eurek aukeratu dute Herri Urrats 2022ren leloa. 235 proposamenen artean, Manex Erdozaintzi Etxart ikastetxeko Amaia Ampo ikaslearen “Itzulera” aukeratu dute. Gainera, urtetan Bernat Etxepare lizeoko zuzendaria izan den Guillermo Etxebarria omendu nahi izan du ere Herri Urrats elkarteak.

Esan bezala, iaz 30 herri urrats txiki egin ziren Ipar Euskal Herrian. Horri esker eta Boga kanpainari esker helburu ekonomikoak gainditu dituzte. Izan ere, 300.000 euro lortzeko helburua lortu dute. Gainera, Herri Urratseko antolazaileek eskerrak eman nahi dizkie diru ekarpena egin duten erakunde, enpresa eta Euskal Herri osoko euskaltzale orori.

Herri Urrats 2021eko abestia Xiberoots taldeak sortu zuen. Aurten, ordea, Herri Urratseko kantua Zetak taldeak sortu du, eta udaberrian egongo da entzungai.

Herri Urrats bestaren inguruan informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, webgunea hemen ikusgai: https://herriurrats.eus/ Behean, aurtengoaren aurkezpeneko irudia.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07