blogak

Sustatu

Henrike Knörr euskaltzain zenari omenaldia Gasteizen

Euskaltzaindiak eta Arabako Foru Aldundiak Henrike Knörr irakasle eta euskaltzain zenaren omenezko ekitaldi bat egingo dute, eta, besteak beste, haren artikuluez osatutako liburu bat aurkeztuko dute.

Azaroaren 11, astelehenarekin, da hitzordua, goizeko jardunaldi batean, Gasteizko Etxezarra eraikinean. Hauxe da egitaraua:

9:00-9:15 Irekiera-ekitaldia

  • Roberto González de Viñaspre, Euskaltzain osoa eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria
  • Lexuri Ugarte Aretxaga, Arabako Foru Aldundiko Euskararen eta Gobernu Irekiaren zuzendaria

9:15-10:45 Toponomasticom Hispaniae topaketa.

  • Toponomasticom Hispaniae: toponimia hispaniarrean ikerketarako proiektu bateratzailea. Ana Boullón Agrelo - Toponomasticon Hispaniae proiektuko koordinatzaile orokorra.
  • Euskal Herriko leku izenak: ToponHisp ikerketa proiektuak dakarkigukeena. Patxi Salaberri - Euskaltzain osoa eta ToponHisp proiektuko Euskal Herriko lantaldearen ikertzaile nagusia.

10:45 Atsedenaldia

11:00-11:30 Henrike Knörr Borrasen omenezko ekitaldia.

Sarrera:

  • Andres Urrutia - Euskaltzainburua
  • Ramiro González - Arabako diputatu nagusia
  • Gorka Urtaran - Gasteizko alkatea

Henrike Knörr  (1947-2008) Idazlan hautatuak. Liburuaren aurkezpena

  • Garikoitz Knörr Santiago
  • Roberto González de Viñaspre

11:45-12:15 Henrike Knörr Bekak

Aurkezle:

  • Lexuri Ugarte Aretxaga - Arabako Foru Aldundia
  • Eider Goñi Palacios - EHUko Arabako Campuseko euskararen, ikasleen eta mugikortasunaren zuzendaria

Bekadunak, 2021ekoak:

  • Mikel Perez Gonzalez
  • Iker Ondartza Padierna

12:15-12:45 Henrike Knörren ekarria Arabako onomastikara

• Roberto González de Viñaspre

13.00 amaiera

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07