blogak

Sustatu

Hemen da Sustatu Podcast

Hemen da Sustatu Podcast, Interneteko albistegi beterano honen multimedia edukien atala, audio fitxategiez osatua. Ez eduki aldetik, ez edizioaren kalitateagatik ez da beste munduko gauza: badaude hau baino podcast hobeak euskaraz (eta pozten gara), zer esanik ez irratsaioak. Oraingoz podcastaren muina dira Segura Irratirako grabatzen ditugun kolaborazioak dira, baina tarteka hitzaldi publikoak ere sartuko ditugu, grabatzea merezi zutenak. Eta beste batzuetan, bada, auskalo...

Podcast honetako piezak irailetik hona grabatu izan ditugu, baina gordeta izan dugu azpiegitura tekniko apur bat txukundu bitartean. Azpiegitura hori JarriON zerbitzuak eskaintzen du: bere aplikazioaren bidez ere jarraitu daiteke Sustatu Podcast, eta gainera, orain web bidez ere artxiboa egiteko aukera ematen duenez, hara igo ditugu fitxategiak.

Grabatutako pieza horien artean, bi hitzaldi egon dira. Harkaitz Canok Fakirraren Ahotsa bere eleberriaz eman zuen hitzaldi bat, irailean Donostian; eta urrian, berriz, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel grabatu genituen euskaltzaletasunaz eta feminismoaz jarduten.

Sustatu Podcast entzun daiteke ireki dugun sekzioan audiplayerraren bidez. JarriON aplikazioaren bidez ere bai, eta webgunean ale bakoitzak du deskarga eta audio-playerra. JarriON eta Chromecast gailu bat edukita, telebistaren bidez ere entzun daitezke atalak, ilustrazio irudiak erakusten duen bezala.

Horrez gain, hauxe du RSS jarioa, beste plataformaren batera harpidetu nahi baduzu:

Pocket Casts erabiltzen baduzu podcastak entzuteko, berriz, harpidetu hemendik.

Ez baduzue arriskatu nahi harpidetu aurretik, hemen ale bat, produktua dastatzeko:

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07