blogak

Sustatu

Hazinnova: enpresa txikietan berrikuntza bultzatzeko programa bat

Hazinnova da laguntza-plataforma bat SPRIk martxan jarri duena EAEko enpresa txiiki eta ertainei berrikuntza egiten laguntzeko. Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak babesten ditu ekimenak.

Laguntzak honetarako erabil daitezke:

  • Zeure enpresako ERRENTAGARRITASUNA hobeto kontrolatzeko
  • Zeure prozesuen ERAGINKORTASUNA hobetzeko
  • Banaketa GASTUAK edo EPEAK murrizteko
  • Zeure erakundeko pertsonak MOTIBATZEKO
  • MERKATU KUOTA handitzeko
  • Bezeroen SEGMENTU BERRIETARRA iristeko
  • MARKA eta DISEINU industrialak babesteko


Laguntza ez da diru-sarrera ekonomiko bat, baizik eta 50 orduko aholkularitza pakete bat, 40 agenteko sare bateko eskainia. Zehatzago:

  • Aholkularitza espezializatuko doako 50 ordu
  • Hazinnova agente bat prozesu osoan zehar
  • Karga administratibo oso txikia
  • Emaitzak hiru hilabetean

Informazio gehiago eta eskaerak egiteko, hemendik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07