blogak

Sustatu

Gure Eskuk ikurrin erraldoiena sortu nahi du Tourrerako

Inoiz egin den ikurrinik handiena osatzeko eta Tourraren inguruko lanketa finantzatzeko, crowdfunding edo diru-bilketa kanpaina martxan jarri du Gure Eskuk Euskal Herririk Mundura leloarekin, Itsulapikoa plataforma euskaldunean.

Zenbait txirrindularik bat egin dute ekimenarekin jada. Agerraldi batean azaldu ziren Amets Txurruka, Peio Goikoetxea, Iñaki Isasi, Aritz Bagues, Eugenio Goikoetxea, Mikel Astarloza, Usoa Ostolaza, Nahia Polo, Idoia Eraso, Naia Amondarain, Lierni Lekuona eta Ainhoa Ostolaza aste honetan Errenterian, Euskal Herriko itzuliaren harira. Ikus bideoa:

Hauxe da txirrindulariek adierazi zutena agerraldian, Gure Eskuren oharraren arabera: "Aukera paregabea da Europako txoko honetan 7 lurraldez osatutako herri bat dagoela esateko; nortasun propioa duena, Europako hizkuntza zaharrenarekin bizi dena, bere burua gobernatu nahi duena, kirolzalea eta hori dena harrotasunez bizi duena. (...) “Zabal dezagun lau haizetara 7 lurraldeko herri honek erabakitzeko eskubidea daukala! Euskal Herriak erabaki – Basques decide!”

Hona nola lagundu daitekeen ekimen honetan:

Grand Depart Pays Basque delakoan lehen hiru etapak Euskal Herrian izango dira, uztailaren 1ean hasita:

  1. Bilbo - Bilbo
  2. Gasteiz (aireportua) - Donostia
  3. Zornotza - Baiona

4.a ez da Baionatik irtengo, Akizetik baizik, Gaskoiniako hiritik. 5. etapa Paue eta Laruntz artekoa nagusiki Bearnotik igarotzen da, baina sartu-irtena egingo du Zuberoan Ligi eta Santa-Grazi igaroko dituelarik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07