blogak

Sustatu

Gorde Interneteko orri jakin bat betiko (betiko edo)

Internet Archive edo Archive.org sekulako baliabidea da: Interneten egon diren edo gorde izan diren baliabideen super-artxibo bat da. Bere tresna ezagun bat Wayback Machine delakoa da, sartu eta webgune jakin batek ze itxura zuen iraganean ikus dezake. Orain, eskabidea ere egin dezakezu: gaur, orain, Berria.eus egunkariak duen itxura gorde nahi baduzu etorkizunerako, e-postaz eska dezakezu, edo orria gordetzeko interfaze hau erabili.

 

Otsailaren 27an egin genuen, beraz, Sustatu gordetzeko eskaera. Eta gorde da, ikusi hemen behean itsatsi dugun irudia, 2020. urtean bi orrialde gorde ditu Archive.org-ek Sustatuko azalarenak, bat egin zuen urtarrilaren 15ean, bere kabuz; eta bigarren hori, otsailaren 27an, geuk aginduta.

Hau da, adibidez, atzo Goiena.eus atariak zuen itxura eguerdi partean, koronabirusaren irudiarekin.

Guk gorde genuen pantaila-irudi gisa, baina berdintsu agintzea zegoen Archive.org-i eskatuta, web interfazetik, edo e-postaz, kasu honetan bidali nahi duzun orria savepagenow (a bildua) archive.org helbidera.

Sustaturen artxiboarena osatzeagatik, ikus dezagun zer dagoen gordeta gure helbide zaharrarekin: https://web.archive.org/web/*/http://sustatu.com URLean ikusten da. 2001ean bertan genuean itxura ere ikus daiteke, sortu eta gutxira (hau da gure aztarna zaharrena, 2001eko azaroaren 23koa); nonbait 2004 eta 2005ean interesgarriak izan ginen, orri asko gorde zizkigun eta, eta .eus bihurtu ondoren ere joan izan da puntucom zaharrera, desbiraketa agindua topatzeko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07