blogak

Sustatu

Google Tag Manager ikastaroa euskaraz irailean

Google Tag Manager da Tag management system edo TMS delakoetan erabilienetakoa den tresnetako bat. Analitika zerbitzu aurreratu eta integratu bat bezalakoa da, baina bereziki merkataritza elektronikora zuzendua dago, Google Analytics bere gain hartzeaz gain, beste iturri batzuetako sistemak ere integratzen dituelako (iragarki kudekata sistemak, Facebook-eko edo Googleren beraren Adwords kasu). Tresna honi buruzko ikastaroa izango da euskaraz Donostian irailean, Miramon Enpresa Digitalak antolatuta.

Honako profesionalei zuzentzen zaie ikastaroa, antolatzaileen aburuz:

  • Marketing eta Publizitate profesionalei
  • Bestelako profil digitala dutenei eta beren eguneroko dinamikan ezagutzak areagotu nahi dituztenei (SEO, SEM, Data analyst, …)
  • Online presentzia duten negozio jabe eta arduradunei beren estrategia digitalaren emaitzak hobetzeko tresnak izan ditzaten
  • Webmaster eta webgune arduradunei

Google Tag Managerren lehen urratsetatik, konfigurazio eta kudeaketara igaroko da formazioa, kasu praktikoak ere aztertuz. Esan bezala, euskaraz.

Miramongo parke teknologikoan izango da ikastaroa, irailaren 14an, goiz bat bertan, 30 euroko izen-ematearekin. Presentziala izango da, Covid neurriak betez eta 15 lagun arteko tokiarekin. Izena emateko eta informazio gehiagorako, hemen.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07