blogak

Sustatu

Google Chrome bilaketan aukera berri interesgarria

PC ingurunean Chrome nabigatzailea eta Google bilaketak erabiltzen badituzu, bilaketa gehigarriak egiten laguntzen duen aukera berri txiki eta praktiko bat dago martxan duela aste batzuetatik. Bilaketa / URL barran agertzen den Google zeinu txikian fijatu zaitezte.

Adibide gisa, gaur albiste, Pablo Milanés abeslari kubatarra hil dela. Bere izena bilatu dugu euskaraz konfiguratutako ordenagailu batean. Lehen bistadizoan, zenbait aukera agertzen dira, batzuk euskaraz adierazita, baina edukiari dagokionez, dena gazteleraz.

Hori lehendik ere horrela zen... baina orain klik egin dezagun emaitza zerrendako edozein edukitan. Kasu honetan Espainiako hedabide baten estekan egin dugu:

Fijatu nola URL/bilaketa barran agertu den Googleren G ikur koloretsua. Hor klikatuz gero, barra bat zabaltzen da eskumatan, eta hortik emaitza gehiagotara sartzen ahal gara, honela:

Ea baliagarria zaizuen. 

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07