blogak

Sustatu

Goienaren aplikazioa berritu da

Goienak, Debagoieneko tokiko hedabideak, bere webgunearen osagarri den aplikazio mugikorra berritu du. Ikus-entzunezko edukiak nabarmentzen ditu aplikazioak batik bat, eta eduki extrak eskaintzen dizkie Goiena Klubeko bazkideei.

 

Ikus-entzunezko edukiari ematen dio garrantzia aplikazioak berritze honekin. Behin instalatuta, Media atala da ikusten den lehen pantaila, eta bertan jasotzen dira Goienak ekoitzitako bideo, podcast eta argazki galeria guztiak. Nahieran ikusteko aukera eskaintzen du, eta baita deskargatzeko zein partekatzeko ere. Eduki hauetan selekzioa egin daiteke nork bere interesekoak pertsonalizatzekio. Bilatzailea ere txertatuta dauka media atalak, galeria, bideo zein audio jakin batera modu azkarrenean heltzeko.

Aplikazioan integratutako beste atal bat, Goiena 0 Km izeneko gida komertziala da, Debagoieneko zerbitzuen eta merkataritzaren informazio osoarekin.

Goiena app-ek erregistroa eskatzen du, Goiena Klubeko goienakide zaren ziurtatzeko; bazkide horiek txoko berezia daukatelako aplikazioan. Puntua aldizkaria adibidez bazkideentzat bakarrik dagoen bezala sarean eskuragarri, aplikaziotik ere hala izango dute. QR irakurgailu baten funtzionalitatea ere integratuta du aplikazioak.

iOS zein Android gailuetan erabili daiteke aplikazioa, eta dagoeneko eskuragarri dago app dendentan;

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07