blogak

Sustatu

Galdebide, sareko beste denborapasa bat

Webgune berria jarri dute Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuek euskal kultura bultzatzeko asmotan: Galdebide. Oraingoz, test txapelketa bat da: euskal kulturaren gaineko trivia erako galderak, Egunean Behin jokoan bezala hiru erantzun aukerarekin.

Momentuz 15 test daudela ematen du, bakoitza hamar galderakoa. Euskal kulturakoak dira, identifikatu herria edo pertsonaia, musikari buruzko galderak, zopa-letran hitz bat aurkitu, esaera zaharrak osatu...

Horra adibide bat:

Google Forms bitartez eginak daude test hauek, azken asteetan sortu diren beste ekimen batzuk bezalaxe, adibidez Hogwarts-eko escape room digitala, edo Zumaiako Herri Eskolan egin dutten beste hau.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07