blogak

Sustatu

Flotatzen duten hiriak itsasoaren gorakadari aurre egiteko

Koreako Busan hiriak, Nazio Batuek eta Oceanix izeneko enpresa batek Hego Korean flotatzen duen hiri prototipiko bat garatzeko proiektua aurkeztu dute; Oceanix City. Era berean, Maldiva uharteetan Maldives Floating City egitasmoa aurkeztu dute. Apenas garaierarik gabeko uharteak dira Maldivak eta zentzua du, beroketa globalarekin itsasoaren maila goratzen denerako alternatibak pentsatzen joatea.

Koreako proiektuari erreparatuz, lur finkotik gertu legokeen pantalan erraldoi baten itxura du Oceanix hiriak (ikus goiko irudia). Maldivetako Floating City delakoa, berriz, atoloi natural baten barruko aintzira naturalean flotatuko luketen egitura batzuen antza du proiektuak. Hona azalpen bideo bat,

Oceanix proiektu korearrean, hiru bloke nagusi lituzke hiriak, osotara 75 hektarea hartuz, eta hasieran 10.000 pertsona bizi ahal izango ziren bertan, hedapenekin potentzialki 100.000 lagunera iritsiz.

Nazio Batuetako zientzia adituen arabera, 2050. urterako, itsasoaren maila orokorra 25 eta 30 zentimetro artean igo daiteke. Hain zuzen, Nazio Batuen adierazpen ofizial batekin iragarri zen duela aste batzuk Oceanix proiektua abiatzen zela.

Naldivetako proiektuari dagokionez, bertako Gobernuak akordio bat egin du turismo garapeneko enpresa batekin, uharte-atoloi batean aproba gisa garatzeko kontzeptua (ikus prentsa-oharra). Hortaz, Maldives Floating City egiten bada, diseinuzko resort baten antzeko zerbait izango da, flotatzen duena ordea, diru askoko turistentzat seguruenik.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07