blogak

Sustatu

Eusplay, bideojokoak euskaratzeko ekimena

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak (euskal gamer edo jokalarien komunitateak), Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, bideojokoak euskarara itzultzeko Eusplay kanala abiatu dute Youtuben.

Kanalak bederatzi bideo ditu oraingoz, zenetan azaltzen diren bideojokoak euskarara itzultzeko eta euskaraz jokatu ahal izateko urratsak eta kontuan hartu beharreko baliabideak.

Esate baterako, erabiltzen diren tresna batzuk azalduta goiko bideoan. Erreferentziarako, sareko baliabide hauek aipatzen dira:

Jada euskaratuta dauden bideojokoen adibideak ere azaltzen dira bideotan. Game Erauntsian, horrelako jokoen katalogo zabal bat dago, egun hauetan erabilgarri izan daitekezkeen jokoak, denok etxean sartuta gaudenez.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07