blogak

Sustatu

Euskarazko azpidatziak Amazon Prime Videon: WTF egin duzue?

Duela egun gutxi Berriak informatu duenez, Amazon hasi da bere Prime Video streaming zerbitzuan euskarazko azpidatziak jartzen. Urte hasieran iragarri zuten bezala, Espainian bertan ekoiztutako lanak dira azpidatziekin hizkuntza gehigarri batzuetan jarri dituztenak. Hau da, gaztelaniazko telesaila da adibidez En la corte del principito, eta horixe da, gaztelania entzunik, euskarazko azpidatziekin jarraitu daitekeen produktuetako bat. Zentzurik gutxien duen tokian hasi da euskara erabiltzen euskara Amazon: gaztelania entzun eta euskaraz azpidatzi, erabilpenaren aldetik, azpitituluetan inbertitzeko har litekeen erabaki inpraktikoena da.

Baina hortxe dago, En la corte del principito, Omar Montes ustezko ospetsu espainiar eta kantariaren inguruko atalkako dokumentala. Irudian telebistan jarri dugularik, gazteleraz esaten dena, euskaraz azpidatzita txukun.

Azpidatziak zertarako aukeratu dituzten kontu bat da, eta beste bat praktizitatea: ez dugu asmatu aplikazioaren bidez Amazon Prime Videon euskarazko eduki hau bilatzen. Ez dago, guk dakigula, euskarazko azpidatzien araberako bilaketarik egiterik. Netflix-en, ordea, bai:

Hor daude Berriako artikuluak iragarritako edukiak, euskaraz azpidatziak dituztenak. Tartean Choose or Die beldurrezko filma. Bere pasarte batetik atera dugu pantaila irudia:

Ondorioa:

  • Netflix: bada zerbait hastea, ondo.
  • Amazon: WTF?

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07