blogak

Sustatu

Euskararen Etxea berritzen

Euskararen Etxeak hainbat berrikuntza abiatu ditu; tartean, ordutegi zabalagoa, webgune berria, aretoen doako lagapen zerbitzuen hobekuntzak eta "Hi(ZKI)bridoak" kultur egitarau berria. Euskararen Etxea Bilboko San Inazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz.

Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Horretarako, hainbat zerbitzu eta bitarteko eskaintzen ditu, besteak beste, aretoen lagapena eta Euskararen Interpretazio Zentroa. Egun, Azkue Fundazioak kudeatzen du, eta 15 urte eta gero, berritze prozesuan dago.

Hala, berrikuntza prozesu horren 1. fasea burutu da, eta orain gizarteari aurkezteko unea iritsi da. Berrikuntza horiek otsailaren 17an aurkeztuko dira Euskararen Etxean, 11:30etik aurrera. Ekitaldian Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusiak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak parte hartuko dute.

Hauexek dira aurkeztuko diren NOBEDADEAK, besteak beste:

Ordutegi berria, zabalagoa eta erabiltzaileen beharrizanetara hobeto egokitzen dena.

Euskararen Etxeko zerbitzuak: Euskararen Interpretazioa Zentroa, aretoak lagatzeko zerbitzua eta Lantegi Kooperatiboa, ordutegi berrira egokituak.

Euskararen Interpretazio Zentroko Eskola Programaren lantegi berria ikastetxeentzat. Lantegi hori euskararen erabileraren eta sustapenaren inguruan ardazten da. LH3tik Batxilergorako ikasleentzat diseinatu da.

Webgune berria, Euskararen Etxeko zerbitzu guztiak kudeatzeko.

Beheko solairuan burutu diren obra berriak, aretoei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko eta erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu onena emateko asmoz.

Hi(ZKI)bridoak kultur egitarau berria. Zikloak literaturaren eta ahozkotasunaren inguruan ardaztutako zuzeneko ekitaldiak biltzen ditu; tartean, Anari, Itxaro Borda, Ibon RG eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute. Egitaraua elkarlanean ondu da Booktegi, Lanku eta Loraldiarekin.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07