blogak

Sustatu

Euskararen Defentsarako Sarea osatu da Nafarroan eta gaur du lehen ekintza

Euskararen Defentsarako Sarea sortu dugu eta ekintzen bidez salatu nahi ditugu euskararen aurkako neurriak. Gaur ostirala, 2022ko ekainaren 17an, 19:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aurrean (Santo Domingo kalean, Iruñea) elkarretaratzea eginen dugu, Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak gaitzesteko. Dagoeneko jakinarazpena sartu dugu Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan.

Euskara ikasteko sei maila izanik, maila bakoitzean ikasle gutxi daudela argudiatuta, hiru talde besterik ez du onartu nahi. Euskara ikasteko prozesu osoa ezin da, beraz, aurrera eraman Tuterako Hizkuntza Eskolan.

Protesta ekintzarekin batera taldea aurkezteko agerraldia eginen dugu.

Euskaltzale guztiak deitzen ditugu ekintza honetan parte hartzeko eta taldearekin bat egiteko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07