blogak

Sustatu

Euskaragatik interesa duen "turista jasangarria", jardunaldi bateko ardatz

Euskara eta turismoa nola uztartu eta euskara turismo eskaintzan nola eta zertarako nabarmendu aztertzeko jardunaldia izango da, udalerri euskaldunetako herri turistikoenetan azken urteotan sortutako kezkak aztertzeko, hausnarketak partekatzeko eta lanerako ildo berriak zehazteko. Jardunaldiaren helburuetako bat da, "turista jasangarriaren" ideia gizarteratzea, eta gure kontestuan honek zera esan nahiko luke: Euskaragatik datorren bisitaria dela, edo bere errealitate soziolinguistiko eta soziokulturalak gurearekiko duen antzekotasunagatik gure hizkuntza erabilera eta kulturarekiko enpatikoagoa dena.

 

UEMAk eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dute jardunaldia, Orioko Udalaren laguntzarekin. Jardunaldirako, UEMAk berak material interesgarria aurkeztuko du. Iaz, inkesten bidez, kanpoko bisitariek herri euskaldunetan zein inpresio jasotzen zuten aztertu zuten, eta udaberrian aurkeztu zituen datuak: jasotako erantzunetan bisitari ia guztiek eskertu egiten dute euskara ikustea edo entzutea, eta askok berariaz hautatzen du udalerri euskaldunetara etortzea, euskararekin topo egiteko. Puntu horiek nabarmendu zituzten duela egun batzuk jardunaldiaren aurkezpenean, Orion egindako prentsaurreko honetan.

Jardunaldiaren beste helburu batzuk dira:

  • Turismoak euskararen erabialeran duen eragina, bereziki udalerri euskaldunetan, gizarteratzea.
  • Euskara turismoarentzat positiboa izan daitekeela erakustea eta turismoa ere euskararentzat positiboa izan daitekeela erakustea.

Antolatzaileen aburuz, era honetako profesionalei zuzentzen zaie jardunaldia:

  • Euskara eta turismo teknikariak
  • Zinegotziak
  • Udalez gaindiko beste erakundeetako teknikari eta arduradunak: Mankomunitateak, Kuadrillak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza.

Topaketa izango da Orion, Arraunetxean, azaroaren 21ean, ostegunarekin, goizez eta arratsaldez.

Izen-emateak eta egitaraua zehartz, hemen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07