blogak

Sustatu

Euskara Iruñeko haur-eskoletan: atzera goaz

Iruñeko Euskalgintzak (AEK, AET, ELA, IKA, LAB, Sortzen, STEILAS, Zaldiko Maldiko) salaketa publikoa egin zuen iazko abenduaren 22an. Helburu zuen arbuiatzea Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuak Haur Eskolekin daramaten hizkuntza politika. Begirada atzera bota dezakegu, eta azken agintaldietan egon diren gobernuak aztertu. Hori irakurleari utziko diogu, guk esanen dizuegu egoera eskaxa dugula egun. Nola liteke! Aurrera baino, atzera goaz. 

Legealdia amaitzear dago, eta gure txikiek ez dute auzoko haur eskoletan euskaraz ikasteko aukerarik, ez Udal eskoletan ez Gobernukoetan. Azkeneko administrazio horrek 7 eskola ditu herrialdean sakabanaturik, 5 Iruñean, eta horietako bitan baino ez da euskarazko eskaintzarik egiten (eredu mistoan, gainera).

Begirada atzera bota dezakegu, eta azken agintaldietan egon diren gobernuak aztertu. Hori irakurleari utziko diogu, guk esanen dizuegu egoera eskaxa dugula egun. Nola liteke! Aurrera baino, atzera goaz. Nafarroako familiei ez zaie euskaraz eskolara joateko aukerarik ematen, ez dute inolako bermerik, hizkuntza eskubide urraketa ikaragarria jasan behar dute.

Hurrengo ikasturtean ez da aldaketarik izanen Ninia-Etxean, Nuestra Señora de los Angeles, Nuestra señora de Roncesvalles, San Jorge eta Santa Teresa eskoletan. Baina hala izateko eskaera egin nahi diegu, hain zuzen, alderdi politikoei, euskaldun zein euskaltzaleei, eskuin nola ezkerrekoei. Hauteskundeak izanen dira laster, eta eskatu nahi diegu alderdiei beraien programetan umeek hezkuntza euskaraz izateko neurriak sar ditzaten, bada garaia euskararen auzia lehen lerrora ekartzeko. Baina ondokoa jakin behar dute: eredu mistoak planteatzeak ez die bermatuko haurrei euskararen irakaskuntzan prozesu egokia, ezta gainerako hizkuntzen irakaskuntza ere. Horretarako Nafarroako Gobernuak zein Iruñeko Udalak, euskarazko murgiltze ereduaren eskaintza aktibo bat egin beharko lukete.

Ezin dute beste alde batera begiratu, orain arte bezala. Hizkuntza eskubideak bermatu behar dizkigute. Soilik modu horretan sustatuko dute gizarte-kohesioa, bizikidetza eta berdintasuna.

 

(argazkia, Change.org-eko eskaera honetakoa)

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07