blogak

Sustatu

"Euskara, bestela ez gara", 2021ean ere Zumaian

Urtero egiten dute Zumaian, "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloa, soziolinguistika eta normalizazio gaien inguruan, bertako Udalak antolatuta. 2021 honetan ere izango da, aste honetan hasita. Bihar asteazkena da lehen hitzaldia.

Hitzaldiak Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan izango dira, asteazkenetan 18:30etan, eta aforo kontuengatik, tokia eskatu beharko da, aldez aurretik tokatzen den egunerako, euskara (a bildua) zumaia.eus helbidera idatzita edota 943865025 (616 luz.) zenbakira deituta.

Aurtengo egitaraua honako hitzaldiek osatuko dure:

Otsailak 17. “Euskara turismoaren olatuan”.

  • Goizane Arana (UEMAko teknikaria)
  • Asier Basurto (Donostiako BiziLagunEkin plataformako partaidea)
  • Moderatzailea: Gorka Zabaleta kazetaria.

Otsailak 24. “Migrazio erdalduna herri euskaldunetan”. Enara Eizagirre (Aztiker ikergunea)

Martxoak 3. “Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara”. Idurre Eskisabel (EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre (Jakin aldizkariko zuzendaria)

Martxoak 10. Musikaren inguruko solasaldia. Euskara eta musika: ahots berriak eztabaida zaharretan.

  • Jurgi Ekiza (Willis Drummond)
  • Amancay Gaztañaga (Grises)
  • Ningra 

Informazio gehiago, Zumaiako Udalaren webgunean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07