blogak

Sustatu

Euskalgintzarentzako ideiak, "nazioartetik, Galestik, feminismotik, ekologismotik, ziberaktibismotik"

"Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak" ikastaroa Topaguneak antolatu du eta EHUren Udakom Ikastaroen barruan Donostian emango dute ekainaren 27 eta 28an. Euskalgintzari begirada berriak, baina ekarpenak izango direlarik "nazioartetik, Galestik, feminismotik, ekologismotik, ziberaktibismotik", ikastaroko zuzendari Kike Amonarrizek esan duen moduan.

Izen ematea eta informazio gehiago, hemen. Interesatzen bazaizu, jarraian duzu egitaraua.

Ekainak 27, lehen eguna

08:45 - 09:00 Dokumentazio banaketa
09:00 - 09:30 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
  • Amonarriz Endrike Amonarriz Gorria | Euskaltzaleen Topagunea - Lehendakaria
09:30 - 10:30 “Aktibazio-esperientziak munduko hizkuntza gutxituen artean“
  • Maialen Sobrino Lopez | Garabide Elkartea
10:30 - 11:45 “Cymdeithas yr Iaith: esperientziak partekatzen Gales eta Euskal Herriaren artean“
  • Mabli Siriol Jones | Cymdeithas yr Iaith - Lehendakaria
11:45 - 12:15 Atsedena
12:15 - 13:30, Mahai ingurua: “Aktibismo intersekzionala“
  • Euskalgintzari begirada mugimendu ekologistatik (Lorea Flores Compains | Greenpeace - Hego Euskal Herriko koordinatzailea)
  • Armairuak eta arnasguneak. Euskalgintzari begirada aktibismo feminista eta LGTB-tik (June Fernández Casete | Kazetari feminista)
13:30 - 14:00 Sintesia

Arratsaldean: Galeseko egoerari buruzko tailerra

Ekainak 28, bigarren eguna

09:00 - 10:15 “Ziberaktibismoa: Zuhaitza, Huntza, Mihura, Errizoma“
  • Gorka Julio Hurtado | Talaios kooperatiba - Kooperatibista
10:15 - 11:30 “Feminismoa eta euskalgintza: joan etorrian“
  • Miren Aranguren Aranguren Etxarte | Emagin Elkartea - Koordinazio taldeko kidea, ikerketan jarduten du bereziki
11:30 - 12:00 Atsedena
12:00 - 13:30 Mahai ingurua: “Mahai-ingurua: aktibazio sozialerako bide berriak mugimendu euskaltzalean“
  • Mikel Azkarate Perez | Lau Haizetara topaguneko talde eragileko kidea
  • Iban Arantzabal Arrieta | Tokikom-Goiena - Goiena komunikazio Taldean zuzendari nagusia
  • Yasmine Khris Maansri | Laba-Iruñea - LABA elkartearen kidea

-----

Irudia, wikilarien nazioarteko bilkura bat izan zelarik 2019an, kanpoko eta Euskal Herriko wikilariek Korrikako kilonmetro bat egin zuten, eta Galesko bandera erakutsi bide batez. Argazkia: Llywellyn2000.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07