blogak

Sustatu

Euskal Herriko tabernak, izenak eta mapak

Ruper Ordorikak "Guria ostatua" diska atera zuenean esaten zuen herri guztietan zegoela Guria izeneko taberna bat, bilgune adin eta mota guztietako jendearentzat. Igual ez zen literala izenarekin. Baina kontsulta egin dut eta kalkulu-orri batean bildu ditut EH osoko tabernen izen arruntenak. Hau nola egin dudan azalduko dizuet.

OpenStreetMap (OSM) eta Overpass Turbo erabiliz egin dut. Mapa aske orokorra OSM, eta haren datuak kontsultatzeko tresna bestea. Bi tresnak batera erabiltzean gehien gustatzen zaidan gauzetako bat da EH osoko datuak ateratzea, "Euskal Herria" hitza ondo ulertzen dutelako, Cortesetik Angelura eta Karrantzatik Barkoxeraino. Adibide honetan Euskal Herriko tabernen bilduma bat.

Bilaketa egiteko kodea sortzea ez da beti erraza suertatzen. Goio Telletxeak bere ahalegin eta zailtasunen berri eman digu hemen. Baina Overpass Turbo bisitatuz, laguntza tresna bat badago, Wizard delako aukera. Hor da menuan:

Hor klikaturik, adibide sinpleak egiteko aukera dugu, eta, esan bezala 'Euskal Herria' komatxo artean NON parametro gisa definitu dezakegu. Adibide honetan bar edo taberna barik, cafe eta kafetegiak bilatzen ditugu.

Bilaketak egiteko erabil daitezkeen etiketei buruzko informazio eta estatistika guztia OpenStreetMap Taginfo webgunean aztertu daiteke, eta handik ere badaude Overpass-erako loturak.

 

Eta hona emaitza, Euskal Heri osokoa:

Edo hurbilduz gero Iruñerrira:

Goiko menuan Export emanez gero, hainbat formatutan deskargatu daiteke informazioa (normalean geoJSON) eta gero Interneteko zerbitzuren batean CSV-ra bihurtu, eta horixe egin dut taberna izenak zenbatzeko gero.

Pistak:

Esan behar da adibide honetan "bar" edo taberna motako tokiak zerrendatu ditugula, eta ez ditugula "pub", "cafe", "restaurant" edo horrelakoak kontutan izan. Ikerketa zuzenagoa egiteko hori egin beharko genuke.

Datuetan hutsunerik nabari baduzue, zuen taberna kuttuna ez baldin badago adibidez, kontutan izan hau Wikipedia bezalako kolaborazio proiektu bat dela eta zuek karga ditzakezuela datuak OpenStreetMap webgunera.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07