blogak

Sustatu

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, sarean

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, 20. mendean Jose Migel Barandiaranek abiatutako lana, euskarri digitalean online kontsultatu daiteke dagoeneko. 100 ikertzaile baino gehiagok batez beste 70 herritan egindako inkestetan oinarritzen da atlasa. atlasetnografico.labayru.eus helbidean dago baliabide inportante hau.

Zortzi liburu prestatu ziren bere garaian, Etniker Euskalerria Taldearen zuzendaritzapean, eta horiexek dira orain kontsulta daitezkeenak online:

  • Etxea eta Familia
  • Elikadura
  • Haur jolasak
  • Medikuntza
  • Jaiotzatik ezkontzara
  • Heriotza ohikuneak
  • Abeltzaintza
  • Nekazaritza

Labayru Fundazioak eta Etniker Euskalerria Taldeek Petronorren laguntzarekin digitalizatutako egitasmoa da.

Astelehenean aurkeztu zen lana ofizialki.  Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak honela aurkeztu zuen egindakoa: "Lanaren oinarria euskaldunon bizimoduaren deskribapena egitea da, bizimodu horretako arlo gutziak kontuan hartuta".  1970eko hamarkadan gizarteak aldaketa handia bizi zuela eta, bizimoduaren aldaketak jasotzea premiazkoago ikusi zen. Horrela, Jose Miguel de Barandiaranek abiatu zuen egitasmoa eta lanaren gauzatzea Etniker taldeek osatu zuten, Ander Manterolak eta Gurutze Arregik gidatuta

Aurkezpenean argitu zutenez, liburukiak gazteleraz daude baina bertsio digitalerako euskarara, ingelesera eta frantsesera itzuli dira hitzaurreak. 

Kontsultatu eta erabili https://atlasetnografico.labayru.eus  

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07