blogak

Sustatu

Euskal Encodings-eko hainbat material zuzenean ikusteko aukera, deskargarik gabe

Euskal Encodings-ek bildutako film eta ikus-entzunezko altxorra ikuskatzeko modu berria aurkitu dugu, Mega biltegiak eskaintzen duen aukera bati esker. Ez dakigu aspaldi ote dagoen hori aktibatuta, baina Megara bideo-fitxategi batzuk igoz gero, zuzeneko player batekin ikus daitezke ordenagailuan. Jaitsi beharrik gabe, euskaraz azpidatzitako edo bikoiztutako filma, ordenagailuan ikusteko. Are gehiago, ordenagailuan Chrome nabigatzailearekin irekiz gero eta Chromecast edukita, etxeko telebistan ere primeran ikusten dira.

Beherago itsatsita, Mulan 2020ko filma, etxeko telebista batean. Megatik zuzenean ikusia Chromecast erabiliz. Filmaz jardun genuen Sustatun, eta euskaratua dago duela hilabete Disney Plusek atera eta egun gutxira. Orain Euskal Encodings-ekoek azpidatziak irudiarekin integratu dituzte, Mega-ra igo, eta Megan hemen ikus daiteke.

Euskal Encodings-eko material guztiak ez daude ikusgai modu honetan. Esate baterako, The Godfather edo Aitajauna, trilogia handiaren hasiera. Euskal Encodings-ek sarean fitxategiak gordetzeko zenbait sistema erabili izan ditu historikoki, eta batzuk desagertu dira (Megaupload zena, adibidez, gero Mega gisa erdi-berpiztu arren), eta beste kasu batzuetan copyright ehiztariek aurkitu eta ondoren kenarazten dituzte.

Baina tira, probatu katalogotik estekak bisitatzen, eta aurkituko dituzue adibide majoak. Esate baterako, marrazki bizidunen alorrean:

Bisitatu Euskal Encodings, euskarazko ikus-entzunezkoen biltegia osatzen ari den sareko komunitatea.

 
 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07