blogak

Sustatu

Europako funts berezien gaineko Next Gen webgunea

Pandemiaren bi urteko krisiak ekonomian eragindako kalteak zuzentzeko edo, Europako Batasunak “Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak" (SEM) deituriko funts publiko batzuk askatu eta banatu zituen. EAEko esparruan, Next Generation Euskadi izeneko plangintza batera bideratu dira funtsak. Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak Next EB Gen webgunea aurkeztu zuen, Europako SEM funtsen deialdietara, lizitazioetara eta laguntzetara sartzeko.

Webguneak atal nagusi hauek ditu:

  • Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako funtsak bideratzeko Espainiako estrategia (PRTR).
  • SEMetik datozen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaera bideratu diren baliabideei buruzko informazioa, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzean identifikatutako ekimenekin. (ikus hemen)
  • Euskal erakundeen ibilbide-orria, herrialdeko proiektu estrategikoak jasotzen dituena, Euskadi Next 2021-2026 programan jasota dagoena, eta hiru trantsizioak, digitala, ekologikoa eta soziala, jorratzen dituen europar ikuspegiarekin koherentea.

Webgune Next Generation funtsei buruzko araudia ere eskaintzen da, hiru mailatan antolatua baitago: Europa, Espainiako Estatua eta Euskal Autonomia Erkidegoea.

Era berean, gehikuntza agian bitxi bat: "iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, hautemateko eta zuzentzeko", iruzur salaketak egin ahal izateko postontzi bat. Horri buruzko informazioa,hemen.

Ikus Next Gen EB webgunea.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07