blogak

Sustatu

Etxeen antzinatasunaren Idealista mapak

Idealista da etxe-salmentarako Interneteko Espainiako zerbitzurik ezagunena, eta hala da Hego Euskal Herrian ere. Alokairuekin, gentrifikazioarekin eta oro har etxeen garestitzearekin egindako negozio ez oso argietan nahastua dagoelakoan kritika ugari izan zaizkio Idealistari, eta ez da egiarik faltako salaketa horietan seguruenik. Baina, tarteka, informazio praktikoa ere ematen dute, eta hemen erakutsiko dizuegu tresna interesgarri bat: eraikuntzen antzinatasunaren mapa.

Idealista Mapak aplikazioan sartu behar zarete, eta printzipioz merkatuko etxeak erakusten dizun mapa tipikoa daukazu, baina aukeretan "año construccion" edo eraikuntza urtea aukeratu eta aipatuko ditugun bista interesgarriak topatuko dituuzu: etxe zaharrenak, 1960 eta lehenagokoak berde zurixka oso argia, berde-turkesa ilun bat etxe berrienak, 2010eko hamarkadatik aurrerakoak.

Gero, segun eta zein zoom egiten duzun, detaileetan sartzen gara. Eta kolore bertsua duten elementuetan, kurtsorea gainetik pasatuta antzinatasunaren urte ertaina ematen dizu. Hego Euskal Herriari dagokionez, hemen ikusten dugu Nafarroako etxeen antzinatasun ertaina 1979 dela:

Mapa esploraturik, ikusi dugu are etxe zaharragoak direla Arabakoak (1977), Bizkaikoak (1975) eta Gipuzkoakoak (1970).

Zoom eginez eskualdeetara irits gaitezke., Ikusi Bizkaiko kontestuan, nola kolore argiz dauden Lea Artibai eta mendebaldeko parte asko: etxe zaharrak nagusi hor.

Are gehiago gerturatuz hiri barera, Gasteiz, hor erdigunea zahar, eta inguruak etxe beriragoekin (espero zitekeena).

Baina are gehiago hurbilduz, tokian tokiko katastro batzuetako datuak ere ikus daitezke, kaleetako eraikin eta bloke zehatzek ze antzinatasun duten konprobatzeko. Gros auzora hurbildu gara kasu honetan, Donostian, eta etxe jakin baten antzinatasuna ere konprobatu dugu, Zurriola hondartzaren parean, 1906. urteko etxe bat.

 

Tresna hau erabiltzeko https://www.idealista.com/maps/ 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07