blogak

Sustatu

Etxealditik Euskaraldira, hizkuntza ohiturez itxialditik hausnartzeko

Etxeko hizkuntz ohiturak aldatzeko dinamika bat abiatu du Euskaraldiak aste honetan eta hurrengo datorrenean, Etxealditik Euskaraldira izenekoa. Etxeko ohituren azterketa bat proposatuz hasi ziren, eta gaurdanik proposamen bat banatuko dute egunero (beste erakunde edo norberak egin dezakeenaz aparte), deia eginez gainera leihoetan puntu koloreko bat jarri dezagun, ekimenarekin bat egiteko,

Azken egunetan proposamenak izan dira hausnarketarako. Adibidez, diagnostikorako tresna bat, ariketa grafikoa egin norekin nola ari garen euskaraz, Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuren eskutik.

Bestetik, iritzi-artikulu eta hausnarketak argitatatu dira han hemenka.

Gaurtik aurrera, berriz, proposamen batzuk praktikan jartzeko eskatzen digu Euskaraldiak. Beren Youtube kanalean ikusi dugu #1 zenbakiaz markatua, etxeko gazteenekin euskarazko mahai-jolasak eta antzekoak praktikatzea. Baina ez da kontua gaur hori egin eta bihar esaten zaigun hurrengoa... bilatzen baduzue hortik, aurkituko dituzue besteproposamen batzuk ere. Esate baterako, zergatik ez ditugu gailu eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzen? Lehenhitza.eus erabili daiteke horretarako. Edo etxean egon behar dugunez adin txikikoekin, haiekin euskaraz jolasteko hainbat ekimenenen berri ematen.

Aukerazko proposamen hauek asteburuan eta hurrengo astean ere ikusiko ditugu, eta apirilaren 30ean, datorren asteko ostegunean (eta asteko azken laneguna, izatez), maiatzaren 3an denok ekimen bateratua egiteko beste proposamen bat jasoko dugu, oraingoz isilpean dutena.

Ordura arte, ekimenarekin bat egiteko beste ideia bat ere badago: biribil kolorezkoak itsats ditzagula gure balkoi eta lehioetan, kanpora begira.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07