blogak

Sustatu

Estralurtarrez hitzaldi-zikloa; baina jende zintzo eta serioarekin

Urriko ostegunetan Estralurtarrak hitzaldi-zikloa egingo da Bilbon. Lasai: ez da Discovery katean ikusten diren estralurtarren inguruko pitokerien bilduma bat, baizik eta Lurraz gaindiko bizitza eta adimenaren aukera kosmikoaz ekarpen serioak dituzten zientzialari eta dibulgatzaileen ziklo bat.

Lehenbizikoa izango da euskaraz, eta hurrengoak berriz, gazeleraz (baina behintzat Itziar Lakari euskaraz galdetzeko aukera seguru izango dela). Antolatzaileak dira Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura saila, eta Zirkulu Eszeptikoa.

Hortaz , urriaren 1ean hasita, 19.00etan eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren sotoko prentsa aretoan (aforo murriztua, segurtasun neurriekin, osatu arte), 19.00etan egun guztietan. Streaming bidez ere jarraitu ahal zago dira, hemendik.

  • Urriak 1: ITZIAR GARATE LOPEZ: Unibertsoaren eskalak. Euskaraz.
  • Urriak 8: AGUSTÍN SÁNCHEZ LAVEGA: Mundu (populatuen?) pluraltasuna. Gazteleraz.
  • Urriak 15. JOSÉ FÉLIX ROJAS: SETI eta isiltasun kosmikoa: zergatik ez digute hitzik zuzetzen? Gazteleraz.
  • Urriak 22. ITZIAR LAKA: Estralurtarrekin komunikatu: elkar ulertuko genuke? Gazteleraz
  • Urriak 29. RICARDO HUESO: Ozeano kosmikoko bidaiariak: bisitatu izan gaituzte? Gazteleraz.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07