blogak

Sustatu

Espainiako Gerrak Euskal Herrian eragindako bonbardaketen mapa eta ikerketa

Xabier Irujok egindako "Atlas de bombardeos en Euskadi (1936-1937)" ikerketa-lanak 1936ko uztailetik 1937ko abuztura bitartean Hego Euskal Herrian, Espainiako Gerra Zibilaren kontestuan, gertaturiko egindako 1.220 bonbardaketa-operazio jasotzen ditu. Gogora Institutu publikoak argitaratu du lana, eta era berean sarean jarri du Bonbardeketen Mapa, tokian tokiko informazioarekin.

1936-1937ko gerran, Bizkaia, Gipyzkoa eta Arabako 127 herri, Kantabriako 1 eta Nafarroako 4 bonbardatu zituzten. Euskal Herriko gerra operazioen parte kontsidera daitezkeenak dira: Nafarroan ez zen gerra-ekintza militar zuzenik izan, bai ordea errepresio faxista basatua, eta gertuko gertaeren kontestuan izan zen bonbardaketa bakar hori (eta Kantabriako berdintsu).

Bonbardaketa-operazio bat aire-unitate batek edo batzuek gerra-egun bakar batean helburu bakar bati egindako aire-erasoen multzoa da. Horrek esan nahi du bonbardaketa operazio batean bonbardaketa bat edo gehiago egin daitezkeela. Horrela, epe horretan 2.042 bonbardaketa izan ziren, 1.870 matxinatuek egindakoak eta 172 errepublikanoek egindakoak.

Lurraldeen araberako sailkapena honako hau izango litzateke:

  • Araba: 171 bonbardaketa operazio; 129 matxinatuek egindakoak eta 42 errepublikanoek egindakoak.
  • Bizkaia: 811 bonbardaketa operazio; 771 matxinatuek egindakoak eta 40 errepublikanoek egindakoak.
  • Gipuzkoa: 238 bonbardaketa operazio; 167 matxinatuek egindakoak eta 71 errepublikanoek egindakoak.

Mapa geokokatua, hemen; eta ikerketa liburua PDFan doan eskuratzeko moduan, hemen.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07