blogak

Sustatu

Espainiako administrazioetan gauzak tele-konferentzian ebaztea inkonstituzionala da (literalki)

Kazetari bati irakurri diogu eta... hala bada, hala izango da, ze BOE Espainiako aldizkari ofizialean dago idatzia: Generalitateak eta bere organo ez du eskubiderik tele-konferentzia bidez elkartu eta ebazpenik hartzeko. Bakarrik kontaktu pertsonaleko bileretan hartutako ebazpenak dira konstituzionalak. Ez da txantxa, literala da. Txantxa bat dena ilustrazioa da, txantxa ona kasu honetan (barruan azaltzen dugu).

Iaz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak debekatu edo indargabetu egin zuen Kataluniako Generalitatearen erabaki bat, bideokonferentzia bitarteko bilera ofizialak egin ahal izateko. Gaitasun hori ukatu zion Generalitate edo gobernuari, eta baita haren menpeko organoei. Iritsi da eguna, gaur eta orain, non tele-bilerak egitea inoiz baino premiazkoagoa izan daitekeen, baina hori debekatua dago, Kataluniako administrazioaren kasuan, eta, uler daiteke, hedaduraz, Espainia osoan.

Jakina, Kataluniako kasurako ad-hoc pentsatu zuen hau Konstituzionalak: ez zitezen organo edo bilera ofizialetan Bruselako edo erbesteko beste puntu batzuetako Puigdemont eta enparauak partaide izan inongo erakunde katalanetan. Baina hori horrela ezin zenez esan, beste aitzakia hau asmatu zuen Konstituzionalak:

hemos insistido en la importancia que reviste la interrelación directa e inmediata en los procesos deliberativos, «pues solo de este modo se garantiza que puedan ser tomados en consideración aspectos que únicamente pueden percibirse a través del contacto personal»

Hau da, laburbilduz apur bat:

Erabaki-prozesuetan harreman zuzen eta berehalakoak garrantzia du, horrela bakarrik ziurtatzen baita puntu jakin batzuk kontuan hartzen direla, bakarrik kontaktu pertsonalaren bidez.

Hara, erabaki administratibo irmoetarako, kontaktu pertsonala ezinbestekoa da orain Espainian. Txalo eta txalo. Pentsatzekoa denez, egin beharko dena da erabaki hori ez bete, bestela...

Eta bestela, ba, hara zer diren gauzak: administrazioaren telekonferentzia bilerak inkonstituzionalak dira. #TrueStory

(Ilustrazioari dagokionez, Ana Malagoni zor diogu. Koronabirusa ez hedatzeko higiene neurri sinple baten deskribapena da, nola eskuak garbitu. Wash Your Lyrics https://washyourlyrics.com/ aplikazioan egindako nahasketa bat da; proposatzen dituzu kantu baten hitzak irudiarekin nahasteko, eta horrela garbiketa ariketa abesten egin ahal izango duzu. Hitzak, kasu honetan, Xabier Leterenak dira, noski: Xalbadorren Herriotzean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07