blogak

Sustatu

Erraiak, irrintziari buruzko dokumental bat

Erraiak dokumentalak Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Irrintziaren jatorriaren eta hedapenaren azterketa egiten du Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek  

 

33 minutuko euskarazko lana da eta irailetik aurrera zenbait herri eta zine-jaialditan ikusteko aukera izango da. Hainbat galderaren inguruan landu dute irrintziaren inguruko ikus-entzunezko lan hau:

  • Nondik dator irrintzia?
  • Noiztik dugu gure artean?
  • Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean?
  • Bizirik jarraitzen du XXI. mendean?
  • Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean?
  • Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?
  • Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?

Hemen trailerra:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07