blogak

Sustatu

Entzule eta Kantok, euskal abesti bat asmatzeko eguneroko jokoak

Wordle egunero den bezala (euskaraz ere bai), Heardle zegoen iaz sarean, egunero bost saiakeraran abesti bat asmatzeko tresna (baina Spotifyk erosi zuen eta akabo esperientzia). Orain, ordea, halako jokoa egiten uzten duten bi tresna daude euskal musikarekin jolasteko, duela hilabete batzuk martxan dagoen Entzule, eta Badok atariak estreinatu berri duen Kantok.

Talaios kooperatibaren lana da EntzuleWordle euskaratzeaz gain, beste aldagai batzuk ere atera dituen euskal enpresa, hala nola Wordle geografiko hau.

Badok Berriaren musika ataria da, eta martxo amaieratik dago martxan bertanKantok. Erabiltzaileak sei saialdi ditu kantua asmatzeko. Saialdi bakoitzean bost segundoko pasarte bat entzun ahal izango du —guztira 30 segundo—. Sei aukera daude kantuaren izenburua asmatzeko. Egunero kantu ezberdin bat asmatu behar da, Badok-en datu basean entzungai dauden 32.000 abestietako bat.

Entzun eta asmatu:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07